Pasadan astearteko Udal Batzan Bateragune auzia salatzeko Bilduk eta Aralarrek aurkeztutako mozioa onartu zen.

Aspaldiko urteetan ez bezala, Zumarragan horrelako mozio bat aurrera ateratzeak duen esangura politikoa sakonki baliotsi dugu. Dabilen harriak bere metroak egiten ditu eta argi dago herri honetan danok eman behar ditugula pausuak. Ez da unea batzuen eta besteen bozken zintzotasuna edo komenentzia dudatan jartzeko. Mozioaren funtsa argia da: horrelako auzi politikoek ez dute lekurik gurean eta abian den garai berrian oztopo besterik ez dira.
Honakoa izan zen bozkaren emaitza: (17 zinegotzitik 14 izan ziren Udal Batzan)
Alde: Bildu eta EAJ (4+2)
Kontra: PP (1)
Abstentzioa: PSOE-PSE (7)























